Mimo eta maitasun handia darien lanak egiten ditugu etxeko estudioan.
Narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak
grabatu eta editatzen ditugu,
musikaz batera.
Gure gustuko testua aukeratu, mamurtu eta hots bihurtu. Ondoren,
ipuina musikatu, ahotsa emeki 'labekatu' eta hori guztia zuen
bihotz-belarrien gozamenerako gauza bilakatu.